XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aberri eguna ospatu degu, eta...

¡Gora Aberri Eguna! Oju nizuten, euzko anaiok, eta nere belarrietara zuen ¡goraaa...! deadarraren oyartzuna datorkitela oraindik, iruritzen zait.

Bai.

Ederki benetan ospatua izan da Aberri Eguna.

Edonun eta bero-bero egun ederra eskeñi zaiola Aberriari ezin ukatu, izparringiak dakarkigun berriak irakurri ezkeroz.

Eta pozgarri zaigula, anai euzkotarron, jaiki aldi au, esan bearrik ez.

Alako lo zorroan ote giñan edo... zerbait utziak ote giñan eusko egin bearrai, oztasuna guregan ote genduan edo, iruritzen bai zitzaigun.

Gure euzko izate garbiaren arloa, epel azaltzen genduala, egia beñepein.

Ia bada, erri bakoitzeko Aberri eguna ospatze onek, piztutzen gaituan.

Igandez, bero giñan ustez.

Irakurtzen det, Monzon jaunak azkoitiarrari itz oek zuzendu zizkiela: Gure mendietan subak ikusten ditut, bañon zuben biotzetan su-gar biziagoa nabaitzen det.

¿Gure Ama Aberriak, orrein su bizia ikusi ote zuan guztien biotzetan?.

Bakoitzak daki bere erantzuna.

Guziok baietzean poztu gaitezen.

Gure mendietan mendizale jatorrak egin zituzten suak, baño beroagoak eta iraunkorragoak bitez gure biotzetako Aberri eguneko suaren garrak.

Arek, mendigoizaleak zirikatu ainbat gar egin zituzten; guk, gure biotzetako aberri-maitasun garrak, igandeko egunean ez bakarrik, egunoro eta beti berotu ez ezik, lanera lotu ta indartu bear gaitu.

Aberri-maitale esaten geran ezkeroz, maitasuna egintzetan erakutsi, bestela ezin izena eraman.

Ara goian jarri ditudan, gure Sabin irakaslearen itzak, ederki azaldu gure gaia: Zintzo jarrai, dio Sabin'ek, zuen egintzetan ikurritza dan Jaungoikua eta Lege-Zarrari, eta orduan abertzale izena artu zenezakete.

Bertatik, anaiok, ikurritzaren bi zatiak aurrera eta beti betetzen alegindu gaitezen.

Igandeko biotzeko aberri-maitasun garra, gero eta geiago gartsuago azaldu dezagun.

Guztia, esango det Monzon'ekin batean, guztia Aberriari, ta Aberria Jainkoari.

Ixaka Elgoibar'tik.